Pasaden astean, 10. Kultura, Komunikazio eta Garapenerako Nazioarteko Topaketetan parte hartu genuen, eta hemen laburpen txiki bat uzten dizuegu. EHU-k eta KCD ONGD-k antolatutako jaurdinaldi horietan, komunikatzeko modu berriak daudela ikasi genuen eta zer nolako garrantzia duen komunikazio efektiboak GKE-etarako.
Gizarte Eraldaketarako Komunikazioa, zertarako?
Komunikazio egokia lantzeko modu ezberdinetatik ibilbide zoragarria egin genuen.
Kazetaritza mundua aztertuz (Yolan Álvarez), kazetaria izanda nola aurre egin komunikabide empresa handietan lan egiteari eta benetako istorioak kontatzeari; komunikazio lokala nola landu (Mexiko, Honduras, El Salvador, Senegal…), herri txikietan proiektu efektiboak bultzatuz; komunikazio artistikora heldu arte (arkitektura, teknologia berriak eta zinema) historia eta istorioak lantzeko ez dira beti hitzak erabili behar, irudi eta soinuekin bakarrik lortu dezakegu ikuslea erakartzea eta komunikazio efektiboa lortzea.
Munduan zehar hainbat erakundek lantzen dituzten proiektu ezberdinetatik ikasteko aukera izan genuen. Egun egiten dugun komunikazio formak apurtuta eta beste errealitate batera eramanda.
Proiektu berri horiek, informatzeko ditugun erak hautsi eta benetan pertsonengan eragina izateko forma berriak sortu dituzte. Mas media mundu eta garai honetatik kanpo lan egiten dute, modu lokal batean eta hurbiltasuna eskainiz. Horrela lan egiteak, onura asko ekartzen ditu, bizitzak,istorioak eta pertsonen beharrak eta sentimenduak ikusi, sentitu eta ikutzeko aukera ematen digu.
Ondorio interesgarriak:
- PROFESIONAL izan behar gara, beti ere, gure esentzia galdu gabe.
- Mezuak zabaldu behar ditugu mundu honetan bizirik irauteko eta horretarako TEKNOLOGIA BERRIAK erabili. Tentuz ibili behar gara eta benetan teknologia berri horiek modu egokian erabili eta beti gure onerako.
- Ez dugu ESPERANTZA galdu behar, benetan sinesten dugun horretan indarra jarri eta aurrera egin.
- ELKARLANEAN lan egiteko prest egon behar gara. ELKARREKIN HITZ EGIN ere.
- GIZA ESKUBIDEAK lantzeak ez du amaierarik.
- Ez dago mugarik BORONDATEA badago.
Gizarte Eraldaketarako Komunikazioa, zertarako? Zalantzarekin jarraitzen duzu?…