EA-LAn urte guzti hauetan, emakumeen, nerabeen eta neska gazteen berdintasuna erraztea, hezkuntzarako sarbidean, laguntza medikoan, lan duina lortzean, erabakiak hartzeko prozesu politiko eta ekonomikoak bultzatzean, Nazio Batuen Erakundeko 2030 Agendako 5. GIH-an oitortzen duen moduan, fokua ipini eta lan egiten dugu, inpaktua positiboa lortuz. Horrek, emakumeak mesedetzeaz gain, gizartearentzat eta biztanleria orokorrarentzat onuragarriak izango dira.
Sexu edo/eta genero arrazoiengatik diskriminazioa edo desberdintasuna arazo lokala izatetik arazo global bihurtzen da, eta herrialdeen garapen iraunkorra lortzeko oztopo handienetako bat da. Horregatik, Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuen 5. helburua beharrezko baldintza da beste 16 GIH-ak aurreratzeko.
Badakigu indarkeria sexistak eta femizidioek giza eskubideen eta emakumeen berme indibidualak eta kolektiboak urratzen dituztela, eta gizarte berdintasunerako eta erabat demokratikoagoak lortzeko oztopo nagusietako bat dela, nahiz eta, beren eskubideak babesten dituzten nazioarteko tresna ugari egon.
Halaber, sostengatzen duten kultura desberdinen adierazpen larri eta suntsitzaileenetako bat da, bizitza suntsitzeaz gain, emakumeen eskubideak, aukera berdintasuna eta askatasunak garatzea eragozten dituena.
Gaur egun, gure lan eta ahalegin guztiak ahalduntze prozesuak, indibidualak eta kolektiboak, bultzatzean oinarritzen dira, Guatemalako, Euskal Herriko eta munduko beste leku batzuetako emakumeek aktiboki aldarrikatu, defendatu, sustatu eta gauzatu ditzaten, beraien eskubideak, zibilak, politikoak, ekonomikoak, sozialak, sexualak, kulturalak, etab., gure kideek eta erakunde aliatuek, baita guk ere, parte hartze sozialaren eraldaketaren eta intzidentzia politikoaren alde apuztua eta lana eginez.