“AHOTS PLURALAK: Emakumeen memoriaren eta justiziaren aldeko estrategiak Guatemalan” dokumentala martxoaren 1ean aurkeztuko da Eibarren.

Hurrengo martxoaren 1ean, arratsaldeko 18:30ean Portaleako Areto Nagusian “AHOTS PLURALAK: Emakumeen memoriaren eta justiziaren aldeko estrategiak Guatemalan” dokumentala aurkeztuko da. Proiekzioaren ostean, Paula Barrios Movimiento de Mujeres Transformando el Mundo (Guatemala) elkarteko kidearekin solasaldirako denbora izango dugu.

Dokumental honetan emakume antolatuen ahotsak jaso dira; horiek hainbat estrategia proposatzen dituzte gatazka-armatuaren testuinguruan giza eskubideen urraketa larrien biktima izan eta bizirik irten ziren emakumeek justiziarako eta erreparaziorako sarbidea izan dezaten.

Lan dokumental hau Euskal Herriko Unibertsitateko Hegoa–Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuak eta Guatemalako Casa Colibrí/Rochoch Tz’ünun emakumeen kolektiboak ekoiztu eta koordinatu dute.

Hegoa, Entreamigos-Lagun Artean eta Mundu Bakean elkarteek antolatu dute jarduera. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen dute.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO:

“Ahots Pluralak” Dokumentala: https://multimedia.hegoa.ehu.eus/es/videos/127

Dokumentalaren gida didaktikoa: https://publicaciones.hegoa.ehu.eus/es/publications/441