Aste honetan, Entreamigos-Lagun Artean Elkartean ezagutzera ematen gaude, justizia lokal eta globalaren alde apustu egiten duten, Guatemalako zein Euskal Herriko estrategia eta akzio artistiko feminista ezberdinak. Kultura ezinbestekoa dugu egunerokotasunean eta horren harira, bihar goizerako antolatu diren Jardunaldien berri eman nahi dizuegu. Kasu honetan era Kultura, bere expresio guztietan, funtsezko elementu giza izango dute gaitzat.

Garapenerako lankidetzaren Euskal Agentziak, Euskal Fondoak eta Getxoko Udalak biharko, 2020ko azaroaren 19a, jardunaldi hau antolatu dute, Kultura (ondarea, arte-adierazpenak, hezkuntza) funtsezko elementutzat hartuta Nazio Batuek bultzatutako 2030 Agendan aurrera egiteko.

EDLS-European Days of Local Solidarity izeneko ekimenaren V edizioa izango da bihar ospatuko dena. PLATFORMAk sustatzen du Europar Batzordearen laguntzaz. PLATFORMA Europako hiri eta erregioen sarea da, hezkuntza globalean eta nazioarteko lankidetzan aktiboki parte hartzen duten hiri eta erregioen sarea, alegia.

Badakigun bezala, Kultura, Agenda 2030 eta Garapen Jasangarriko Helburuen adierazpenetik kanpo geratu zen, zalantzarik gabe, kulturaren dimentsioak funtsezko elementuak hartzen ditu (ondarea, arte-adierazpenak, hezkuntza, etab.) helburu horiek lortzeko bidean aurrera egiteko. Eztabaida horri heldu nahi diogu guk ere eta horregatik biharko jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Jardunaldi hauek aurrera ateratzeko, kulturaren eta giza garapenaren arloko erreferentziazko erakunde eta pertsonen laguntza izan dute, Euskal Herritik ikuspegi eta begirada propioa eman dezaten, baina partekatzeko bokazioarekin. Hemen usten dizuegu biharko agenda, orduak eta mahai-inguru eta ponentzien informazioarekin:

Hori guztiagatik, atseginez, EDLS jardunaldi hau Euskal Fondoaren You Tube kanalean jarraitzeko gonbitea luzatzen dizugu.

https://www.youtube.com/channel/UCV_xoozxTG-lxInY4Kb8pwg

Europako ekimen hori (H)ABIAN 2030aren testuinguruan kokatu nahi dugu, horixe baita gizarte eraldaketarako hezkuntzaren euskal estrategia (GEHE). Eta estrategia horrek herri erakundeei dei egiten die GEHErekin bat datozen ekintzak sustatzera, betiere erantzukizuna Garapen Iraunkorreko 2030 Agendaren helburu eta jomugekin konprometitutako euskal agenteekin partekatuz.

Guk argi daukagu, eta zu?