GARAPENERAKO LANKIDETZA

Emakumeen ahalduntze prozesu integralak onartzen ditugu arlo politiko, sozial, pertsonal, komunitario eta ekonomikoan.

-Emakume eta Nesken Ahalduntzea-

20 urte baino gehiagoko lan esperientzia daukagu Guatemalan emakumeen ahalduntze osorako prozesuetan laguntzen, bai alor politikoan, sozialean, pertsonalean, komunitatekoan zein ekonomikoan ere. Modu horretan, harremanen eta egitura sozialaren aldaketa sustatzen da botere banaketa bidezko eta berdinzalea lortzeko eta egitura patriarkalak suntsitzeko. 

Horretarako, gure bazkideak biltzeko espazio beharrezkoak sortzea sustatzen dugu, bertan bildu daitezen, ikasi dezaten eta esperientziak partekatu ditzaten, horrek laguntzen baitie beren gaitasunak eta ezagutza produktiboak, antolakuntzakoak, politikoak eta sozioekonomikoak indartzen.

Hori guztia egiteko, emakumeen eta nesken aurkako indarkeria ezabatzeko prozesuak sustatzen ditugu, gure bazkideek beren garapenerako ezarritako bidea errespetatuz.  Funtsean, bide hori da indarkeriarik gabe bizi ahal izatea, elikadura egokia izateko eskubidea izatea, osasunerako eta nutriziorako eskubidea, partaidetza politikoa, hezkuntza, lurzorurako sarbidea, lana eta ingurumena.

Horrela, emakumeen ahalduntze sozioekonomikoan laguntzen dugu, ikusgarriak izan daitezen nekazaritzako zereginean eta beren eskubideen borrokan, baita erabakiak hartzeko guneetan duten partaidetzan ere.

-Elikadura Burujabetza-

G

ure proiektuen bitartez, lurraldearekiko eta haren aberastasunarekiko errespetuaren eta tokiko garapen ekonomikoaren alde lan egiten duten landa inguruetako erakunde desberdinetako bazkidee lagundu egiten diegu.

Horrela, antzinako ezagutzak berreskuratzeko prozesuak bultzatzen ditugu, tokiko haziak ereiteko, eta elikadura segurtasuna eta burujabetza sustatzeko.

Azkenik, agroekologia, kontsumo arduratsua eta elikadura burujabetza sustatzen dugu tokiko gaitasunak eta baliabideak bultzatuz, ekoizpenaren ezaugarri kulturalak eta populazioaren kontsumoarenak errespetatuz. Beraz, monolaborantzaren ordez agrodibertsifikazioa sustatuz, ingurumen inpaktua murrizten dugu, eta erdigunean pertsonak eta giza eskubideak jartzen ditugu.

Gehienbat Sololáko departamentuan egiten dugu lan, bertan jarduera ekonomiko garrantzitsuena baita lurra jorratzea, nekazaritzako ekoizpenaren bidez, eta hura delako elikagaien hornidura iturri nagusia.

-Emakumeen Kontrako Indarkeria-

E

makumeen kontrako indarkeria, historikoki gizonen eta emakumeen artean ezberdinak izan diren botere harremanen adierazpena izan da. Gizonak hura baztertzea, eta haren garapena oztopatzeak emakumearen menderakuntza ekarri du,

Feminizidioak dira mendez mende hezkuntzak, erlijioak eta Estatuak elkarrekin betikotu duten ideologia patriarkalaren emaitza larriena. Ideologiak horrek oraindik ere indartsu irauten du emakumeenganako diskriminazioa eta gutxiespena sostengatzen duten pertzepzio eta jarrera matxistetan, haiek kontrolatzeko eta zapaltzeko mekanismo kultural moduan.

Erakundean garbi dugu, lan horretan aurrera egin ahal izateko, ezinbestekoa dela gizarte eredu zapaltzaile eta patriarkala sustatzen eta betikotzen duten egitura sozialetan eragitea, hark emakumea esparru domestikora lotzen baitu, komunitateko jardueran zeregin bakarra erreprodukzioa izanda.

Hori lortzeko eta aldaketaren alde borrokatzeko urrats garrantzitsu bat gizon gazteak sentsibilizatze prozesuan lan egitea da, estrategia horrek aukera ematen baitu eredu androzentriko horiek betikotzeari uztea eta, horrela, beste maskulinitate eredu batzuk ulertzea eta eraikitzea erraztea, egitura sozial justuago eta berdinzaleagoak ekarri ditzaketenak.

PROIEKTUAK

Lan egiten dugu oraindik indarrean dauden desberdintasun hutsuneetan eragin handiagoa izateko eta Guatemalan eta Euskal Herrian gizarte gizatiarragoa, zuzenagoa eta inklusiboagoa lortzeko eraikuntza kolektiborantz joateko.

OXLAJUJ E EMAKUME MAYEN ELKARTEA

Emakume Kaqchikel Maiak Lurraldearen, Gorputzaren eta Lurraren Ahalduntze Osoa eta Defentsa Indartzen, Sololá, Guatemala.

Laborantzaren, amarantoaren prozesamenduaren eta eraldaketaren erreferentzia bat da Sololán, eta ingurumenarekiko errespetuzko teknikekin eta antzinako jakintzak berreskuratzen egiten dute lan.

Lanean eman dituzten urteetan, Oxlajuj E elkarteko emakumeek, familiako partzelak lantzeko aukera lortu dute, eta bertan nekazaritza dibertsifikatuaren printzipioak aplikatzen dituzte, amarantoa eta bertako beste espezie batzuk landatuz, adibidez: patata, ahuakatea, errefaua eta abar, baita sendabelarrak ere.

Horrela, familiaren ekoizpenaren nutrizio ekarpena handitzen laguntzen da. Emakumeen eta haien seme-alaben elikaduraren zati handi bat beraiek beren lurretan landatu dezaketenaren mendean dago.

*Amarantoaren haziek nutrizio balio handia dute, eta osasuna hobetzen laguntzen duten ezaugarriak dituzte. Odoleko glukosa, arterien presioa eta kolesterola murrizten laguntzen dute eta, gainera, antioxidatzaileak dira.

Honako hauen bidez egiten dute:

  • Emakumeek ekoizle moduan dituzten gaitasunak indartzen dituzte.
  • Eskuratutako ezagutzak praktikan jartzen dituzte eta tresnak sortzen dituzte elikadura burujabetza aldarrikatzeko eta finkatzeko.
  • Familiako ekonomiari egindako ekarpena eta nutrizio ekarpenari ekarritako hobekuntza komunitatean aitortzea.
  • Ekoizpenaren soberakinak merkaturatzea, emakumeen autonomia ekonomikoa hobetzeko..

-CEIBA- ELKARTEA

EMAKUMEAK SAREAN Sololáko emakumea ahalduntzen Bizitza Oneranzko ekonomia jasangarri batetik. Sololá - Guatemala.

CEIBAk komunitateen ahalduntzea erraztu egiten du, kultura eta dibertsitate biologikoa berreskuratuz eta balioetsiz, baita prestakuntzaren eta komunitateko lidergoak indartzearen bidez ere. Horrez gain, ezin zenbatuzkoak dira ekoizpen agroekologikoaren, komunitateko osasunaren, lurraldearen defentsaren eta landa guneetako emakumeen sustapenaren alorretan egindako ekarpenak. CEIBAk, urte hauetan guztietan, ipar mendebaldeko herrialdeei eta Guatemalako hego kostako milaka pertsonari .bizitza aldatu die.

Horrela egiten dute:

  • Amarantoa emakumeen talde autokudeatuen ekoizpenean sartuz. Aholkularitza eta jarraipen hurbila amarantoa ereiten, jorratzen, uzta jasotzen, garbitzen eta biltegiratzen.
  • Partzela edo lursail oso agroekologikoak sartuz, elikadura burujabetzaren eta garapen jasangarriaren printzipioei jarraituz.
  • Leku askotako ekoizleen artean, Nekazaritzako eta abeltzaintzako eta agroekologiako esperientziak partekatuz.
  • Agroekologiaren inguruko foroetan parte hartuz; alor horretan, nazio eta nazioiarteko proiekzioa duten elkarteen eta sareen harremana indartzeko, emakumeek elikadura burujabetzan eta agroekologian duten zeregina nabarmentzea ezinbestekoa da.
  • Jasangarritasun eskolak: lehen hezkuntzako, oinarrizko hezkuntzako eta hezkuntza dibertsifikatuko neska-mutilekin eta emakume eta gizonekin lantzen den proiektu bat da. Bertan, genero ikuspegitik, produktibitatea eta garapena ikasgai bezala ematen da. Honako hauek dira eskola horien helburuak:
  1. Pentsamendu kritikoaren haztegiak, testuinguruari eta errealitateari begira, sortzea, eta txikitatik eta gaztetatik haien komunitateetan, udalerrian eta nazio mailan zer gertatzen den ezagutu dezaten, eta jakin dezatela ere nazioarteko neurri eta sistema ekonomikoek zein inpaktu dakarten, eta horren kontzientzia hartzea.
  2. Prozesuan parte hartzen dutenek elikagaiak ekoizteko kultura ez galtzea. Izan ere, Guatemala herri nekazaria izan da, gehienbat, eta historikoki bere elikagaiak sortzeko gaitasuna izan du. Gero eta gutxiago dira, ordea, horretan dihardutenak, transnazionalen eta merkataritza askearen hitzarmenen ondorioz, baita ekoizle txikiei, landatarrei, eman zaien balio txikiaren eta mespretxuaren ondorioz ere.

CEDEPEM, 'Casa de la Mujer de Sololá' programaren bitartez

Kosmobisioa eta emakume maiak genero indarkeria sahiesteko.

CEDEPEMek arreta eta laguntza ematen die indarkeriatik bizirik atera diren emakumeei. Prozesuan ekintzak eta estrategiak txertatzen ditu, kosmobisio maian oinarritutako ikuspegitik, kulturarekin, tradizioarekin eta emakumeekin koherenteagoak diren praktika guztiak berreskuratuz., Batez ere, temazcalen erabileraren, energiak maneiatzearen, sendabelarren eta beste batzuen inguruko praktikak jorratzen dituzte prozesu horietan.

Sololáko udalerrian indarkeria jasaten duten emakume askok jotzen dute egunero CEDEPEM Emakumearen Etxera laguntza eskatzera. Konfiantzazko espaziotzat dute elkartea, egun Estatuko organismoak eskaintzen dutena baino handiagoa. Are gehiago salaketaren kultura txiki-txikia den herrialdean, horrelako espazioak indarra ematen die emakumeei.

Honela laguntzen du Emakumearen Etxeak:

  • Laguntza eta aholkularitza soziala, juridikoa eta legezkoa emanda, indarkeriatik bizirik atera diren emakumezkoen kultura arteko ikuspegitik.
  • Autoritate indigenekin koordinatuta indarkeriatik bizirik atera diren emakumezkoen arreta.
  • Emaginek, gida espiritualek, autoritate indigenek eta elkarteetako ordezkariek osatutako babes sarea osatuta.
  • Arreta eta osatze mediko holistikoa eskainita indarkeriatik bizirik irten diren emakumeei.
  • Arreta, laguntza eta osatze psikologikoa, terapeutikoa, energetikoa eta espirituala emanez indarkeriatik bizirik atera diren emakumeei.