GIZARTE ERALDAKETARAKO HEZKUNTZA

``Diskriminaziorik eta indarkeriarik gabeko gizarte bidezkoagoak lortzeko lan egiten dugu``

Euskal herritartasunean kontzientzia kritiko, dekolonial eta feministaren alde egiten dugu eta mundu mailako herritartasunerako alternatibak bilatu eta eraikitzen dituzten prozesuak bideratzen ditugu. Helburu horiek, Guatemalako emakumeen errealitatea Euskal Herrira ekarriz indartzen ditugu.

Azken urteotan, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako proiektuak jarri ditugu abian Euskal Herrian, ulertzen baitugu beharrezkoa dela Hegoaldeko errealitateak eta kausak plazaratzea eta horietan eragiteko moduak ezagutzea eta horien alde apustu egitea. Euskal herritartasunarekin kontzientzia kritikoa lantzen saietzen gara eta horrela herritartasun alternatibo eta globalak eraikitzeko prozesuak sustatzen ditugu.

Gaur egun, azken ekintza ildo hau lehentasun bihurtu da: guatemaleko emakumeek zuzendutako ahalduntze prozesuei laguntza ematea.

Guatemala eta Euskal Herriaren arteko ekimenak eta aliantzak artikulatzen ditugu. Erreferentziatzat Guatemalako errealitatea hartzen dugu, bereziki Guatemalako emakumeek zuzendutako ahalduntze prozesuak, euskal herritarrek horietatik ikasi dezaten.

Horretarako, proiektu eta jarduera artistikoak, kulturalak eta prestakuntzakoak antolatzen ditugu pedagogia kritiko, dekolonial eta feminista oinarri moduan izanda.

Hori guztia, Emakumezkoenak ere badiren Giza Eskubideak ezagutarazteko eta nabarmentzeko.

Gure lanaren beste gakoetako bat, gizarte zibilaren beste erakunde batzuekin sareak eta aliantzak sortzea da, baita erakunde publikoekin ere, horrela, gizarte justuago bat modu kolektiboan eraikitzen aurrera egiten jarraitu ahal izateko.

Emakume anitzak bizi dituzten errealitateak, indarkeriak, borrokak eta aldarrikapenak ikusarazten laguntzen dugu, eta emakumezkoen borroka politiko kolektiboak eraikitzeari ekarpenak egiten dizkiogu, hegoaldetik eta iparraldetik.

Euskal herritarrengan hausnarketa prozesuak eta kontzientzia kritikoak sustatzen ditugu, eta ekintzarako eta ekintza eraldatzaileetarako formakuntzak ere eskaintzen ditugu.

PROIEKTUAK

Oraindik indarrean dauden desberdintasun hutsuneetan eragin handiagoa izateko eta eraikuntza kolektiboago batera heltzeko lan egiten dugu. Horrela, Guatemala eta Euskal Herria gizarte zuzenagoak eta inklusiboagoak izatea lortuz.

GUATEMALDARRAK: JUSTIZIA ALDARRIKATZEN DUTEN EMAKUMEEN AHOTSAK

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak Finantzatutako.

“Guatemaldarrak: justizia aldarrikatzen duten emakumeen ahotsak” Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako azken proiektua da. Helburu nagusia, Guatemalako eta munduko beste lekuetako emakumeen aldarrikapenak eta borrokak Euskal Herrira ekartzea da.

Horrela egiten dugu:

  • Prestakuntza jarduerak, aurkezpenak, zine forum saioak eta elezaharrak kontatzeko guneak. Horien bidez, euskal herritarrek ezagutza eta informazioa eskuratu ahal izan dute emakumeentzako eta herritar guztientzako estrategia ahalduntzaileak ezartzeko, gure gizarteetan oraindik ere nagusi den sistema heteropatriarkal kapitalista suntsitzeko aukera emango dutenak.
  • Unibertsitateetako monografikoak, etorkizuneko gizarte langileek gaitasun kritiko handiagoa izateko errealitateari dagokionez, eta, horrela, beren ofizioan eta egunerokoan sortzen aurrean dituzten kausen inguruko kontzientzia handiagoz esku hartu dezaten.
  • Aldaketa prozesuetan laguntzea eta horiei bide ematea gizarte justuago, berdinzaleago eta solidarioago bat lortzeko, euskal herritarrak sentsibilizatzeko ekintzen bitartez. Horretarako, askotariko emakumeen partaidetza aktiboa sustatuko da hausnarketa espazioetan, beren eskubideen urraketak salatu ditzaten.
  • Eragin politikoa duten prozesuak errazten ditugu, herritarrak mugiarazteko, bai herrialde aberatsetakoak bai pobretuetakoak, arduradun politikoei, ekonomikoei eta kulturalei presioa eragiteko emakumezkoenak ere badiren giza eskubideak, giza garapen jasangarria eta berdinzalea defendatu ditzaten.
  • Giza eskubideen inguruko hausnarketa teorikoko guneak sustatzen ditugu, eraldaketa soziopolitikoaren aldeko proposamen praktikoak eratzea ekarri dezaketenak, bai Guatemalan bai Euskal Herrian.
  • Lagundu egiten dugu gizartea demokratikoagoa, justuagoa eta indarkeriarik gabekoa izateko eraldatzen, beharrezko sareak eta aliantzak indartuz, herritartasun global, jasangarri eta berdinzalea eraikitzeko.

Guatemalako mugimendu feministan erreferente handia diren emakumeek hartu dute parte, esaterako, OTRANS erakundeko Stacy Velásquez Vásquezek, Mujeres Ixchel de Guatemala mugimenduko Cristina Chiquín Rodríguez fotokazetari eta aktibistak, Lorena Cabnal (Red de Sanadoras Ancestrales del Feminismo Comunitario Territorial desde Iximulew Guatemala) eta beste hainbatek.

AGENDA 2030. Getxoko Gazteak Garapen Iraunkorraren Alde

Getxoko Udalak Finantzatutako Proiektua

Proiektu honen helburua, Getxoko gazteak AGENDA 2030 inguruan sentsibilizatzea da eta estrategia desberdinak plateatzea Getxoko egunerokotasunean GIHak mantendu eta lortu ahal izateko.

Horrek, Getxoko gazteengan Agenda 2030ean ezarritako helburuetan sentsibilizazioa eta ahalduntze prozesuak sustuko ditu eta horrela, genero berdintasunean, giza eskubideetan, aldaketa klimatikoaren kontrako borrokan eta justizia soziala lortzeko konprimisoa hartzen dute eta horiei aurre egiteko aldaketaren parte aktibo bihurtzen dira.

Helburu hori lortzeko, espazio desberdinak eskainiko dira, non pedagogia kritiko, dekolonial eta feminista batetik, getxoko gazteek Agenda 2030ean ezarritako GIH-ak herri mailan, ekintza eraldatzaileak proposatuta eta garatuta, lortzeko.

Proiektuak, Agenda 2030ean zehaztutako helburuak bultzatzen dituzten Guatemalako emakumeen esperientziak ahalduntzeko prozesuak zeintzuk diren ezagutzeko aukera izango dute. Horrela, jatorri eta jatorri geografiko desberdinetako gizakien eta kulturen arteko ekitatearen, tolerantziaren, diskriminaziorik ezaren eta elkartasunaren balioak sustatuko dituzten garapen feministako alternatibak izan ditzakete.

Horretarako, ekintza hauek burutuko dira:

1. Irrati Tailerrak. Agenda 2030ean proposatutako 17 GIHak landuko dira. “GIH-ak Irratian”.

2. HIP-HOP Tailerra. “Hip-Hopeando Desarrollo” Garapen Iraunkerreko 5. eta 10. Helburuak lantzeko.

3. Sendabelarrei buruzko tailerra. “Sendaketa Iraunkorra” Garapen Iraunkerreko 5. eta 12. Helburuak lantzeko.

4. Estanpazio Tailerra. “GIH-ekin Jantzi” Agenda 2030ean proposatutako 17. GIH-a landuko da.

5. Zine Forum Saioa. “Aniztasuna Onartzen” Otrans Guatemalako ordezkari batekin Garepen Iraunkorreko Helburuen 5. landuko da.

Jarduera horiekin guztiekin, Getxoko gazteei, Guatemalako Emakumeen eguneroko ekintzen bidez, Garapen Iraunkorreko Helburuetara iristea erraztu nahi zaie.

GUATEMALDARRAK: JUSTIZIA ALDARRIKATZEN DUTEN EMAKUME ANITZEN AHOTSAK (IV. Fasea)

Bizkaia Foru Aldundiak Finantzatutako Proiektua