Historia luzeko GGKE

Entreamigos-Lagun Artean (EA-LA) elkarteak 1995tik garapenerako lankidetza sustatzen du Guatemalan.

E

rakundearen hazia lagun talde batek erein zuen Guatemalara bidai bat egin eta bertako errealitatea ezagutu ondoren. Bertako haur eta gazteen hezkuntza-sisteman sartzeko zituzten zailtasunak ikusita, diru-laguntza partikularren bidez finantzatutako ikasketa beka proiektu bat sortzea erabaki zuten: Patojos Bekak.

Urte guzti hauetan, gure ekintza arloak dibertsifikatu ditugu eta garapenerako lankidetzan proiektu anitz eraman ditugu aurrera xede desberdinen inguruan: uraren kudeaketa integrala, lekuko garapen ekonomikoa, botere lokala, elikadura burujabetza eta emakumeen ahalduntzea.

Gaur egun, azken arlo hau da gure erakundearen lehentasun bihurtu dena: gure lanaren ardatza Guatemalako emakume eta nesken ahalduntze prozesuak sustatzea da. Helburu nagusi hau Patoja Beken proiektuan ere islatzen da.

Izan ere, 2014tik ikasketa bekak lortzeko orduan neskek lehentasuna dute mutilen aurrean, emakume, indigena eta baliabide baxukoak izateagatik sufritzen duten diskriminazio hirukoitza dela eta. Egun, gutxienez bekak jasotzen dituzten %80a andreak eta neskak dira.

Denbora guzti honetan, Guatemalako hainbat eskualdeetan eraman ditugu aurrera proiektuak. Gaur egun, ordea, Sololá da proiektuak garatzen ditugun eskualde bakarra.

Herrialde hau Guatemalako gatazka armatua gehien sufritu zuen zonaldeetako bat da, non biztanleriaren %96 Mayas Kaqchikel, K’iche’ y Tz’utuhil taldeetako indigena den eta Garapenarenn Indize baxuenetarikoa dagoen.

Azken urteotan, Euskal Herrian Gizartearen Eraldaketarako Hezkuntza proiektuak jarri ditugu martxan , hegoaldeko errealitatearen eta testuinguru horren zergatien inguruan sentsibilizatzeko dugun beharra lehentasuntzat jotzen dugulako. Kontzientziatzio kritikoa ezinbestekoa iruditzen zaigu hiritartasun globala eraikitzen laguntzeko.