“JabetuARTE. Estrategia Artistiko Emantzipatzaileak Guatemala- Euskal Herria” Jardunaldietan, ezagutzera eman nahi ditugu, justizia lokal eta globalaren alde apustu egiten duten, Guatemalako zein Euskal Herriko estrategia eta akzio artistiko feministak.
Honek Guatemalako eta Euskal Herriko hainbat emakumeren borroka eta eskaeren inguruko kontzientzia sustatuko du, horrela emakumeek Giza Eskubideen defentsan eragiteko duten gaitasuna indartuz eta harreman desorekatuak eraldatuz, gizarte demokratikoagoen, justuagoen eta indarkeriarik gabekoen alde egiteko.
Jardunaldietan parte hartuko duten emakumeak;
Rebeca Lane: “Artivista” Guatemaldarra, Hego Amerikako Hip-Hop musika modalitatean sartu den emakume bakanetakoa da. Gure jarraitzeleek Emakume Guatemaldarren Kondairetan interpretatu zuen “La Tatuana” kondairagatik seguro ezagutzen duzuela.
La Basu: Elena Caballera da bere izena, baina La Basu bezala ezagutzen dugu. Musikaren maitale fidel gisa definitzen du bere burua. Hip hop kulturaren barruan emakumeak laguntzeko sortu zuten “Eskina Femenina” proiektuaren arduradunetako bat da.
Colectiva Lemow: Verónica Sacalxot Chojolán, jatorriz Quetzaltenangoa, Colectivo Lemow emakume zinemagileen taldeko sortzailea da. Komunikabide digitaletan aholkularitzan ere lan egiten du eta hizkuntza indigenen aldeko aktibista ere. Bihotza gidoian eta idazketan du.
Maddi Castro Elosegi: EITBn eta Euskadi Irratiko programa eta albistegietan, idazle eta gidoilari gisa lan egin du. Kulturan eta gizarte gaietan interesatua. Jardunaldietan Pikuak WebSailean egindako zuzendari lanaren inguruan hitz egitera dator.
Sara Curruchich Cúmez: Kaqchikel hizkuntzan (bere ama hizkuntza) eta gaztelaniaz nazioartean bere kantuak zabaldu izan dituen Guatemalako lehen kantautore indígena da. Bere ahotsak eta maitasun, kontzientzia, errespetu eta bizitzarekiko defentsarako mezuak, argi eta bizi-itxaropen bezala jaso izan dute emakume eta gizon askok. Bere garaian, Emakume Guatemaldarren Kondairen proiektuan parte hartu zuen “La Siguanaba” abestiarekin.
Eli Pagola Apezetxea: Ereñotzutar bertsolaria, bertsoz bertso, emakumezkoek aurrez aurre duten errealitatea maisuki agerian uzten dueña eta horrela, egungo sistemari, ikuspegi feminista eta kritikoa eskaintzen dizkio bere errima eta letrekin.
Cristina Chiquin Rodriguez: Guatemalako argazki kazetari independentea eta fotodokumentalista bokazioz duen emakumea da. Egiten duen lana, besteak beste, justizia prozesuak, giza eskubideak eta emakumeen borroka prozesuak dokumentatzera bideratuta dago. Bere lana ezagutu nahi baduzue, hemen sartu.
Jone Bengoa Urizar: Eibarko ilustratzaile gazte honek, bere orriak eta koadernoak kontzientziak zeharkatzen dituzten akuarelaz betetzen ditu. Iraultza feministaren alde egiten du, kanonetatik kanpo dago eta patriarkatuaren kontrako borrokaren alde dago. Emakumeak, gure erabakietan askeak izatea nahi du.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatuko jardunaldiak, bizipen pertsonal zein kolektiboaz ikasteko, eta bai Guatemalako zein Euskal Herriko emakume anitzen borrokaz eta aldarrikapenetaz kontzientzia hartzeko oso baliogarriak izango dira.
“JabetuARTE. Estrategia Artistiko Emantzipatzaileak Guatemala- Euskal Herria”
Días: azaroaren 16tik-19ra
Ordutegia: 20:00etatik- 21:30era (penintsulan)
Non: Online (Facebook Live)
Sesio ezberdinak antolatu ditugu lau egunetarako eta hemen aurkezten dizkizuegu:
- Feminismoak Rapeantzen. Azaroak 16, 20:00etatik 21:30etara. Rebeca Lane eta La Basu.
Saio honek, RAP feministak mundu maskulinizatu bat nola eteten duen eta emakumeen borroka eta eskakizunak partekatzea nola lortzen duen erakutsi nahi du.
- 3,2,1… AKZIOA! Azaroak 17, 20:00etatik 21:30etara. Colectiva Lemow eta Maddi Castro Elosegui (Pikuak Websaila).
Asko interesatzen zaigu, asimetria globalak eraldatzen laguntzeko, zinemaren garrantzia ezagutzera ematea, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte demokratikoago eta justuagoak lortzeko.
- Abesten, rimak egiten eta neurtzen, Feminismoak tokiko ikuspegiaz. Azaroak 18, 20:00etatik 21:30etara. Sara Curruchich eta Eli Pagola Apezetxea.
Aukera ezin hobea “herrikotasunaren” balioa ezagutzeko, bertako eta mundu mailako emakume anitzen justizia aldarrikatzeko eta antolatutako emakumezkoen komunitate feminista zabalak sortzeko.
- Borroka fokoratu eta marraztu kolorez. Azaroak 19, 20:00etatik 21:30etara. Cristina Chiquín Rodríguez eta Jone Bengo Urizar.
Kontzientzia feminista sortzeko irudiaren indarra ezagutzea estrategia gisa.
Astea amaitzeko, SORPRESA berezi bat antolatu dugu. Egun hain garrantzitsua den cultura, musika eta artea zabaltzeko KONTZERTU ONLINE bat antolatu dugu. Jardunadietan parte hartu duten lau emakume artistak osatzen dute kartela.
- Kontzertua. Azaroaren 20a, 22:00etatik- 23:30etara. Eli Pagola Apezetxea – Rebeca Lane- La Basu- Sara Curruchich- Eli Pagola Apezetxea.