Jardunaldi hau indarkeriaren biktima diren emakumeen erreparazioa eta duintasunari buruz jorratuko du.

Gune estrategiko bat bezala hartu nahi dugu non bai Guatemalako eta Euskal Herriko emakumeen eta emakume erakundeen esperientziak partekatuko diren, emakumeen giza eskubideen urraketen aurkako defentsa- tresna izanda, aniztasunetik bideratuta eta justizia konpontzaileri buruzko hausnarketa eginez.

HITZALDIAK:

Elsa Verónica Rabanales Vásquez. (Colectiva Actoras de Cambio) -Guatemala-

“Poztasuna berreskuratzea, indarkeriatik bizirik atera diren emakumeak sendatzeko eta duintzeko tresna gisa”.

Aitzpea Leizaola Egaña. (Foro Social permanente- Foro Soziala) -Euskal Herria-

“Gizarte zibila euskal bake prozesuan: ikaskuntzak eta erronkak”.

Cristina Chiquín Rodríguez. (Argazki Kazetaria) -Guatemala-

“Indarkeriatik bizirik atera diren emakumeen duintasun soziala”.

MAHAI INGURUA: 

Partekatutako estrategiak: Tokiko eta mundu mailako borroka eta aldarrikapenen bidez justizia eskatzeko erronkak, aliantzak eta alternatibak.

Jardunaldiaren helburua, hausnarketarako eta ikasteko gune bat sustatzea da, hainbat emakumeren, Hegoaldeko, Iparraldeko eta munduko hainbat emakumeren esperientziak trukatuz. Denok dugu komunean sistema patriarkalak gure gain erortzen uzten digun zapalketen aldeko borroka, bakoitzak bere testuingurutik, errealitatetik, identitatetik, generotik, sexualitatetik, adinetik, beti gurutzatuta… hemendik, eraiki eta lagundu nahi dugu, askotariko emakume gisa eta gizartearen eraldaketan lan egiten dugun edo ez dugun erakunde gisa.