Entreamigos-Lagun Artean taldearen eskutik, gonbidatuta zaudete urriaren 19an Bilbon, Hika Ateneon antolatu ditugun jardunaldietan parte hartzera. Saio honetan, sexu eta genero aniztasunari buruz hitz egiteko aukera izango duzue, ikuspegi pertsonal eta global batetik, LGTBIQ+ kolektiboaren egoerari buruz eta LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideen defentsan Euskal Herrian, Guatemalan eta munduko beste leku batzuetan dauden erronka, lorpen eta aurrerapenei buruz. “Pertsonaletik Politikora: Erreflexio LGTBIQ+ Guatemala- Euskal Herria II” izenarekin.

Horretarako, goizean gonbidatu oso interesgarri batzuk izango ditugu gurekin; Trans-Formación-ko Alex Castillo Hernández Guatemalatik dator eta gurekin partekatuko du LGTBIQ+ kolektiboari buruz duen ezagutza, Ibai Fresnedo Moreno; Hiruki Larroxako kidea, June Fernández Casete; kazetaria, Fernanda Falco; Brasildarra eta LGTBIQ+ kolektiboko Giza Eskubideen defendatzailea.

Arratsaldean, errealitate desberdinei buruz hitz egingo dugu, pertsonaletik politikora, Vida Paralelas (Guatemala), Histeria Kolektiboa eta Trans-Formación kolektiboekin, eta, azkenik, galdera-sorta bat egingo dugu. Guztiok parte hartzeko eta zalantzak argitzeko aukera izango dute, gonbidatuekin batera.

Jardunaldi hauek gogoeta egiteko, bizipen kolektiboetatik eta errealitate desberdinetatik ikasteko eta aurrera egiten jarraitu ahal izateko erabakigarriak dira. Bestalde, LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak eta sexu- eta genero-aniztasuna bizi garen gizartean normalizatzeko gune komun bat sortzeko aukera emango digute.

Eguna: urriaren 19a, asteazkena

Ordutegiak: 10:30-14:00 eta 16:30-18:30

Tokia: Hika Ateneo

Inskripzioak:

https://forms.gle/sbH99K62vbVcyPYZ7