Entreamigos-Lagun Artean erakundeak gonbidatzen zaituzte urriaren 22 eta 23an Bilbon antolatu ditugun Jardunaldietan parte hartzera. Jardunaldietan, genero eta sexu aniztasuna ikuspegi pertsonal eta globaletikan lantzeko aukera izango dugu.“Pertsonaletik Politikora: Erreflexio LGTBIQ+ Guatemala-Euskal Herria” izenburuarekin.
Lehenengo egunean, ikuspegi pertsonaletik hasiko gara “Errealitate partekatuak: dibertsitatea pertsonaletik”, bigarrenean, elkarte ezberdinak egiten duten lanean murgilduko gara “Borraka partekatuak: Borroka antolatuak” tituluarekin. Amaitzeko mahai-inguru bat antolatu dugu, “Partekatutako estrategiak: Agenda politiko bateratu baten diseinua” denon artean garrantzitsuak diren ondorioak atera eta komentatzeko.
- Urriak 22: “Errealitate partekatuak: dibertsitatea pertsonaletik” tematika hizpide hartuko dugu.
- Urriak 23: “Borraka partekatuak: Borroka antolatuak” gaian murgilduko gara elkarte ezberdinekin eta mahai-inguru bat, “Partekatutako estrategiak: Agenda politiko bateratu baten diseinua”.
Jardunaldietan parte hartuko dutenen artean; Stacy Velásquez Vásquez Otrans Guatemala Elkartekoa, Sandra Morán Reyes Diputatu Guatemaldarra. Beraien herrialdetik datoz, bertan bizi dituzten bizipen eta borrakak zeintzuk diren azaltzera eta gurekin konpartitzera. Guatemalan egun bizi duten egoeran, garrantzitsua da horren berri ematea hemen, bertako parlamentuan 5272 legea onartzeko lanetan baitaude. Kolektiboko eskubide guztiak apurtuko dituen legea da, eta egun bizi duten egoera gero eta arriskutsuagoa izatera pasatuko da.
Beraiekin batera, hemengo hizlariak ere parte hartuko dute, Kattalin Miner, Bea Sever Egaña Naizen Elkartekoa, Amaia Arguinzoniz Olabe Kimaira Elkartea, Sara Montes Aguilar Errespetuz, Lala Mújika Flores Aldarte eta Ignacio Rodriguez Puertas BFA izango dira.
Erreflexioarako, esperientziaz eta bizipen personal zein kolektiboaz ikasteko, eta denon artean ondorio bateratuak sortuz denona den borraka honetan aurrera pausoak ematen jarraitzeko eta genero eta sexu aniztasuna egun bizi dugun gizartean normaltzat jotzen laguntzeko Jardunaldiak izango dira.
“Pertsonaletik Politikora: Erreflexio LGTBIQ+ Guatemala-Euskal Herria”
Egunak: urriak 22-23
Ordutegia: 10:00-14:00 // 17:00-19:00
Non: Hika Ateneo y Sarean
Izena Eman dohainik: Hemen (Leku mugatuak)