2021eko lehenengo migrazio karabana Hondurasetik Guatemalara iritsi da, Estatu Batuetarako bidean.

Eskualdean bizi izandako urte ikaragarriaren ondoren, eta azken bi urteetan jada arrastaka zegoen ekonomiaren moteltzearekin lotutako krisi ekonomiko garrantzitsua gehituta, pandemiak eta Honduras suntsitu duten ETA eta IOTA bi urakan boteretsuek egin dute, milaka lagunek etxea utzi eta Estatu Batuetarako bidea hasteko erabakia hartu dute.

Milaka pertsona, 9.000 inguru, bildutako datuen arabera, Honduras eta Guatemala arteko mugetan gelditu izan dituzte. San Pedro Sula hiritik abiatu zen karabana baketsua, uholdeek gehien kaltetu zutenetako herrialdetik. 6.000 eta 3.000 laguneko bi talde desberdinetan, Estatu Batuetararako bidean abiatu ziren, baina behin Guatemalako mugan, armadak blokeatuta mantentzen ditu herrialdean legez kanpo sartzeagatik. Argazkia: EFE.

Jende askok amore eman eta etxera itzultzeko bidea hasi dute, miseria besterik eskaintzen ez duen herrialde baterako bidea.

CEPALek azken urtean argitaratutako datuen arabera, herrialdean bizi diren 9,2 milioi pertsonetatik, %52,3ak pobrezian bizi dira eta %20a muturreko pobrezian. Horietatik guztietatik, %36,8a hiriguneetan bizi da eta %70,9a landa eremuetan. Aurtengo datuak, pandemiak eta azken ekaitzen ondorioz aldatu daitezke.

Herrialdeak daraman egiturazko beste arrazoi nagusietako bat inpunitatea eta segurtasun eza dira. Indarkeria beti izan da Hondurasen bizitzaren zati bat, munduko homizidio tasarik altuenetakoa baita. Azken urteetan bizitako kaleko tentsioak eta beldur giroa ere etxeetara sartu da, askotan indarketia matxista agerian utziz.

Indarkeria sexistari dagokionez, Migdonia Ayestasek, Honduraseko Unibertsitate Autonomo Nazionaleko Indarkeriaren Behatokiko zuzendariak, dio 330 emakume baino gehiago hil dituztela Hondurasen joan den azarora arte eta Indarkeriaren Behatokiaren datuen arabera, 2020eko urtarrila eta maiatzaren artean 31.480 salaketak aurkeztu ziren Hondurasen. Horietatik 12.544 erregistratu ziren martxoaren bigarren hamabostaldian, pandemiaren ondorioz ezarritako murrizketen lehenengo egunetan.

Ayestasen arabera, “Indarkeriaren indizeek erakusten digute, indarkeria eta delituak eboluzionatu eta aurrera egin jarraitzen dutela eta, aldiz agintarien segurtasun estrategiak beti bezala mantentzen direla”.

Faktore horiek guztiek, ustelkeriarekin, bazterkeriarekin, kuadrillen aurkako jazarpenekin eta Honduraseko Giza Eskubideen defendatzaile, kazetari eta LGBT pertsonei egindako erasoekin batera, milaka pertsonek, krisi humanitario horretatik ihes egiteko erabakia hartu dute.

Hondurasek “emakumeen eta haurren aurkako indarkeria eta hilketak babesten eta sustatzen dituen indarkeriaren kultura bizi du, eta horrek, jende asko suizidiora eta herrialdetik ihes egitera eramaten du”, dio Ayestasek.

Migratzaileen karabana hau ustelkerian hondoratutako gizarte baten isla da, mehatxu nabarmenen aurrean bizirauten saiatuz.

Eta zerekin egiten dute topo bidean?

Argazkia: JOHAN ORDONEZ/AFP vía Getty Images

Blokeatuta mantentzen dituen Guatemalako Armadarekin aurkitzen dira ibilbidean. Pertsona horiek, larunbataz geroztik blokeatuta daude Chiquimula departamenduko puntu berean, Guatemalako hiriburutik 200 bat kilometro ekialdera eta soldaduek bortizki ekidin zuten blokeo hori gainditu nahi izan zutenen ahaleginak, horietako asko jipoituz eta gas lakrimogenoak jaurtiz.

 

Familia osoak daude partaideen artean, haurrak tartean. Familia osoak izan dira beraien herrialdetik ihes egin nahi izan dutenak bizitzeko aukera berrien bila

Emakume horietako asko mugan egonda, beraien familiak babesteko, armadaren errepresioaren ostean atzera egin behar izan dute. Nekea, deshidratazioa, jipoiak, gosea eta malkoak begietan zituztela, autobus eta kamioietara igo behar izan dira, azken ekaitzek suntsitutako etxeetara bueltatzeko.

 

 

Ireki ditzagun korridore seguruak, pertsona horiek guztiek eta haien familiek bizitza onerako bideak bila ditzaten.

 

 

 

Iturriak: CEPAL, CNN, ONU, Ruda, La Nación, UNICEF.