NOR GARA

Taldean lan egiten dugu, momentuan bizi ditugun desberdintasunetan eragina izateko eta denon artean, gizarte justoago eta barneratzaileago bat eraikitzeko, bai Guatemalan baita Euskal Herrian ere.

quienes-somos

GARAPENERAKO LANKIDETZA

Capacitación Antigua (6)

Guatemalan 20 urte baino gehiagoko esperientziarekin eta bertako bazkideekin lan eginez, emakume guatemaldarraren ahalduntze pertsonal zein kolektibora bideratutako proiektuak eramaten ditugu aurrera. Honela, harremanetan eta gizarte egituran eraldaketak sustatzen dira, boterearen bidezko birbanaketa lortzeko eta egitura patriarkalekin bukatzeko.

GIZARTEA ERALDATZEKO HEZKUNTZA

Euskal gizartearen kontzientziazio kritiko, decolonial eta feminista baten alde apustu egiten dugu, hiritartasun globala bilatzen eta eraikitzen duten prozesuak lagunduz. Helburu hauek Guatemalako eta bertako emakumeen errealitatea Euskal Herrira gerturatzen dituzten ekintzekin indartzen ditugu.

educacion-para-transformacion-social