Gaur, Ixil herriak justizia bila 30 urte pasa ondoren, genozidioaren epaiketaren zortzigarren urteurrena aipatu eta nabarmendu nahi dugu.

80 urteko kartzela zigorra izan zen Efraín Ríos Montt, diktaddore ohiari ezarri zioten zigorra,  maia herria amaitzen saiatzeko kanpainaren buru izateagatik. Horregatik guztiagatik, Entreamigos-Lagun Artean-en ustez, memoria historikoa berreskuratzeko prozesuek izugarrizko esanahia hartzen dute, iraganeko eta oraingo inpunitatearen aurkako borroken jarraipena eta defentsa prozesu sozialak ulertzeko aukera ematen baitute. Horren eredu, 80ko hamarkadan armadaren sarraskiek eragindako populazio indigena bera eta lur errea bezalako politikek edo populazioaren desalojo bortitzek, nazioarteko giza eskubideen arauak, iraganean bezala etxeak eta laboreak erretzea ere barne hartzen dute.

Zigorgabetasuna nagusi den herrialdea da Guatemala, eta segurtasun eza eguneroko bizitzaren zati bihurtu da. Nahiz eta, emakumeak babesteko konpromisoa hartu arren, hainbat hitzarmen eta nazioarteko eta eskualdeko itunak berretsi ondoren, Guatemala estereotipo patriarkaletan oinarritutako diskriminazio eta zapalkuntza ohiturak nagusi ditu, horietan emakumeak sektore ahulenetakoak izanda nabarmenduz.

“36 urtez Guatemalak barne gatazka armatua bizi izan zuen”

Baina ezin dugu ahaztu orainaldi oro iraganarekin lotuta dagoela, eta Guatemala ez da salbuespena izango. Gaur egun oraindik itxi gabeko zauri ugari ditu izandako iragan mingarriagatik, beraz gaurko datuak ez lirateke berdinak izango atzokoak gabe.

36 urte luzez, Guatemalak barne gatazka armatua bizi izan zuen. Estatuak berak, emakumeengan praktika oso bortitzak eta irailketak izan zituen.

Efraís Ríos Montt-en genozidioaren aurkako epaiketan, epaileek ebatzi zuten Santa Maria Nebaj, San Juan Cotzal eta San Gaspar Chajul Ixil Maya biztanleek barneko gatazka armatuko ekintzarik okerrenak beren mamian bizi izan zituztela. Udalerri horietan, armadak auzo eta herri osoak desagerrarazi zituen eta biztanleria zibilaren aurkako indarkeria teknika basatienak erabiliz, lekualdatutakoen goseak eraginda, emakumeak sexu objektu gisa erabilita eta gerrarako presoak esklabo bihurtu zituen. Guatemalako Estatuak, armadaren bidez, Ixil Mayaren ehuneko 33 desagerrarazi zuen.

“Epaiketa honekin 200.000 bizitza baino gehiago suposatu zituen gerra amaitu dela esan genezake”

Gatazka, 1996ko abenduaren 29an amaitu zen, Álvaro Arzuren lehendakaritzan, Guatemalako Gobernuaren eta Guatemalako Batasun Iraultzaile Nazionalaren arteko Bake Akordio Iraunkorra sinatu zenean. Sinatzaileen artean, % 11 soilik emakumeak ziren, heurak gatazka armatuan zehar bortizkeria espezifikoa jasan zutenak izan arren.

Hori dela eta, emakumeen erakunde askok, justizia bilatze prozesu horretan, isilpean eta zigorrik gabe egon diren emakumeen aurkako krimenak bereziki ikertzea eskatzen dute. Gaur egun, argi dago, Estatua bera izan zela emakumeak barne etsaitzat jo zituena.

Emakume indigenen gorputzetan botere taldeen diskurtsoak sinatzen ziren eta horietan maia herriaren porrota eta holokaustoa finkatu ziren. Giza eskubideak bermatzeko betebeharra zuten estatu indarrek, sexu indarkeria erabili zuten banakako eta kolektiboarekin amaitzeko taktika gisa.

Beste genozidio batzuetan bezala, Guatemalako barne gatazkan ere, emakumeen aurkako bortxaketa behin eta berriz egiten zen praktika izan zen. Izua sortzeko, emakumeak eta beren gorputzak gerrarako tresna gisa erabiltzen ziren, giza eskubideak eta nazioarteko giza eskubideak urratuz. Argiztapen Historikorako Batzordearen (CEH) arabera, 1.465 bortxaketa ekintza erregistratu zituen, eta horietatik 285 kasu dokumentatu zituen. Horietatik biktimen % 99a emakumeak ziren eta horienn % 88,7a emakume maiak. CEHren txostenak ere adierazten du sexu indarkeria horren egile material nagusiak armadako kideak (% 89a), PACeko kideak (% 15,5a) eta komisario militarrak (% 11,7a) izan direla.

SEPUR ZARCO KASUA

Lehen kasu horrekin batera, epaitegira irtisi zen Maya Achí herriaren kasua azpimarratu nahi dugu. 2016ko otsailaren 1ean hasi ziren Sepur Zarco izenarekin ezagutzen den kasuaren entzuketak. 30 urte pasa ondoren, gatazka armatuan jasandako sexu indarkeriatik bizirik atera ziren 11 emakume Q’eqchies-ek justizia aldarrikatzen zuten. Egiaren eta erreparazioaren bilaketa ariketa indartsu bat izan zen eta izaten jarraitzen du, ez bakarrik bortxaketaren estigma eraman behar izan zuten adineko emakume haientzat, baita indarkeria jasan zuten beste emakume askorentzat ere.

Horrela, Guatemala, barne gatazka armatu garaian sexu esklabutza salaketak bermatuko zituen munduko lehen herrialdea bihurtuko litzateke, hori, nazioarteko legediak zehazten duen delitua izanda.

Kontuan izanik, kultura indigenean emakumeak direla kultura, hizkuntza, sendatzeko moduak… hau da, maia izatearen transmisore nagusiak direla, eta horietatik % 88a bortxatuak eta torturatuak izan zirela, argi dago genozidio planaren barruan, subjektuak ez ezik, bizitza eta kultura iraunarazteaz arduratzen direnak suntsitzeko xedea zutela. Beraien gorputzak markatzeaz gain, beren komunitateen kultur esparruak eta arauak sakonki aldatzea ere zuten xede.

“Nahiz eta emakumeen mugimenduak ahalegin guztiak egin, Guatemalako Estatuaren aldetik, arazoarekiko mespretxu handiak daude”

Iraganak ez du orainarekin zerikusirik, baina Guatemalako femizidioen egungo historiak egia hori erakusten dute. Gaur egun, emakumeak bortxatu eta erail dituzten krudelkeriak antzinako zapalkuntza sistemaren emaitza argia da, baita gatazkan haien aurka egindako indarkeriaren inguruko zigorgabetasuna eta isiltasuna ere.

Azpimarratu beharra dago, nahiz eta emakumeen mugimenduak egindako ahaleginak oso handiak izan, (batez ere indarkeria mota hori prebenitzen, bertaratzen, zigortzen eta desagerrarazten laguntzen duten mekanismo instituzionalak artikulatzera zuzenduta), Guatemalako Estatuak arazoarekiko duen kezka maila oso baxua dela.

Horregatik guztiagatik, EA-LA-n beren herrialdean justizia bilatzeko bizi eta borrokan diharduten emakume horiei ahotsa emateko lan egiten dugu eta Cristina Chiquín Rodríguez, Guatemalako argazki kazetariaren laguntzarekin batera borroka horren zati bat dokumentatu ahal izan dugu, “La Búsqueda: Guatemalako emakumeak justizia aldarrikatzen” erakusketarekin eta Guatemalan argitaratu den, izen bera daraman, argazki liburuarekin.

“eta hau ez da hemen amaitzen…”

2000. urtean, Guatemalan, batez ere emakumeen desagerpenak, erakundeen (giza eskubideak eta emakumeak) erasoak, horietan lan egiten duten emakumeen bortxaketak, heriotza mehatxuak eta hilketa politikoak berriro hasi ziren.

Horregatik, ekintza eta praktika anker hauek jarraitzen duten bitartean, 2021. urtean zehar eta 2022. urtean emakume horiei guztiei ahotsa ematen jarraituko dugu, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako proiektuarekin, “Justizia Aldarrikatzen duten Emakume Anitzen Ahotsak, Guatemala- Euskal Herria”. Cristina Chiquín Rodriguezen “La Búsqueda: Guatemalako emakumeak justizia aldarrikatzen II” argazki liburua argitaratuz, Guatemalan emakumeek justizia bilatzearen borrokari buruzko dokumentazio grafikoa izango da. Horrekin, emakumeen etengabeko borrokaren inguruan justizia aldarrikatu ahal izateko beren gorputzetan bizi izan dituzten eta bizi dituzten indarkeriak eta desberdintasunak herritartasunari ikusgai egiteko. Praktika horiek pairatzen jarraitzen duten emakume horien istorioak jasoko ditugu eta liburuaz gain, izen bera daraman erakusketa bat ere egingo dugu.

Guatemalan justiziaren bila borrokan aritu ziren eta horretan jarraitzen duten emakume horien oroimenerako bidaia izango da.