Joan den azaroaren 24an, “Seres de Niebla” gure Zine Klubari hasiera eman genion, dokumental eta kapsula labur ezberdinen proiekzioekin. Pieza horiei esker, entretenitzeaz gain, hainbat emakume guatemaldarren istorioetatik eta haien bizipenetatik ikasi ahal izan dugu.
Gure lehen estreinaldian, “KatWaj” dokumentala izan genuen gure Yotubeko kanalean. Istorio honek Ixmucané izeneko 12 urteko neskato baten istorioa kontatzen digu. Bera, baliabide gutxiko familia batean bizi da, eta bere bizitza ustekabean aldatzen da bere gurasoetako batek bere bizitzari buruzko erabaki bat hartzen duenean eta, horren ondorioz, neskatoa horren aurka matxinatzen denean. Ikusleek aurkeztutako piezaz gozatu ahal izan zuten, eta, ondoren, solasaldi bat izan genuen, KatWaj-en narratiban gehiago sakondu ahal izateko.
Handik gutxira, azaroaren 30ean, formatua aldatu nahi izan genuen, eta Zine-Klubeko lehenengo zuzenekoa egin genuen Facebook-en “Seres de Niebla”-ko saioko lehenengo hiru kapsula desberdinekin; hiru emakume oso interesgarri protagonistatzat. Lehenengoan, Cat Monzón izan zen protagonista; Guatemalako rapera bat, bigarrenean Aurora Chaj; emakume abeslari eta feminista aktibista eta hirugarrenean, Galilea Bracho; LGTBIQ+ giza eskubideen aktibista eta defendatzailea. Estreinaldia zuzenean egin zen, eta ikusleek protagonistak ezagutu ahal izan zituzten Facebook Liven egin zen solasaldi bati esker. Horrela, trukerako eta ikaskuntzarako gune bat sortu zen, non parte-hartzaileek gonbidatuengandik hurbil ikasi eta ezagutu ahal izan zituzten.
Bi aste geroago, abenduaren 14an, hiru kapsula berri kaleratu genituen; Gilberta Jimenez protagonista hartuta; emakume xinka, aktibista eta lurraren defendatzailea, Manuela Xocol; esataria eta komunikatzailea eta Cristina Chiquín; emakume fotokazetari guatemaldarra eta emakumeen eskubideen defendatzailea. Estreinaldia Facebook Liven ere egin zen, eta aurreko saioetan bezala, solasaldi bat antolatu zen, ikusleek protagonistak gertutik ezagutu eta haien istorioetan barneratzeko aukera izan zezaten.
“Seres de Niebla” Zine-Klubarekin amaitzeko, abenduaren 21ean “Iyonel” lanaren estrenaldia programatu genuen. Santa Catarina Ixtahuacan-eko (Sololá, Guatemala) emakume baten istorioa kontatzen digu dokumentalak. Emakume horrek Ilargia eta ama lurra ezagutzen ditu; Dominga Tambrizek bere komunitateko emakumeen haurdunaldiak artatzen ditu, esperientziak eta jakintzak emakume lider eta bizitzaren irakasle bihurtzen dute. Estreinaldia Youtubeko gure kanalean egin zen, eta proiekzioaren ondoren, protagonista ezagutu ahal izan genuen, bere jatorrizko herria, eta hurbiletik jorratu genuen lanaren gaia.
Lemow taldeko lankideek gidatu zuten gune hau ere, Dominga andrearekin batera, eta dokumentalaren grabazioan egindako lana argazki bidez erakutsi ziguten. “KatWaj” eta “Iyonel” dokumentalei eta bizipenez betetako sei emakume hurbiletik ezagutzeko aukera izan genuen kapsulei esker, Lemow Kolektiboaren eskutik sortutako lan zinematografiko hauetaz gozatu ahal izan dugu eta Guatemalako hainbat emakumek beren lan eremuan duten paperaz ikasi dugu. Beste emakume batzuengandik partekatuz, entzunez eta ikasiz, etorkizun hobea eraikitzen dugu.