𝙈𝙤𝙙𝙪 𝙞𝙣𝙠𝙡𝙪𝙨𝙞𝙗𝙤 𝙚𝙩𝙖 𝙚𝙜𝙤𝙠𝙞𝙖𝙣 𝙠𝙤𝙢𝙪𝙣𝙞𝙠𝙖𝙩𝙯𝙚𝙣 𝙞𝙠𝙖𝙨𝙞 𝙣𝙖𝙝𝙞 𝙙𝙪𝙯𝙪?

Asociación CEIBA y Asociación de Mujeres Mayas Oxlajuj E elkarteekin batera antolatu dugun online tailer honetan parte-hartzera gonbidatzen zaitugu.

𝗜𝗭𝗘𝗡-𝗘𝗠𝗔𝗧𝗘𝗔𝗞 𝗜𝗥𝗘𝗞𝗜𝗧𝗔!! 👇👇 *𝗗𝗼𝗵𝗮𝗶𝗻𝗶𝗸

https://forms.gle/hW1F9WDqVgoxeeJj8

Komunikazio estrategikoari eta eraldaketa sozialerako eremuei helduko zaie, eskubideen ikuspegitik, genero-ekitatetik eta sexu-aniztasunetik abiatuta, eta betiere kultura-egokitasunarekin. Sistema patriarkalaren, kapitalistaren, heteronormatiboaren eta arrazistaren intersekzionalitatearen ondorioz, emakumeek eta hainbat kolektibok jasaten dituzten zapalkuntzak eta indarkeriak identifikatuz; izan ere, komunikatzeko modu berriek eta eraginak diskurtso hegemonikoak kontrajartzea eta proposamenak egitea ahalbidetzen dute.

Modulu Teorikoa:

1- KOMUNIKAZIO FEMINISTA ETA EGOKIA (Catalejas Guatemala): Maiatzak 24-31

2- KOMUNIKAZIO INKLUSIBOA (Visibles Guatemala): Ekainaren 14tik 21era

3- KOMUNIKAZIO ESTRATEGIKOA ETA PARTEHARTZAILEA (Festivales Solidarios): Ekainaren 28an eta uztailaren 5ean

Modulu Praktikoa:

1- EMAKUMEEN ORDEZKARITZA HEDABIDEETAN: Irailak 13

2- ORDEZKARITZAREN GARRANTZIA: Irailak 20

3- KOMUNIKAZIO KANPAINA/EKINTZA: Irailak 27

Egoera horretan, jardueraren helburua da Guatemalako erakundeek, TRek eta TOk EHn parte hartzea, informatzea eta prestatzea, zalantzan jartzea, kritikatzea, hausnartzea, hitz egitea eta modu kolektiboan eta parte-hartzailean eraikitzea gizartea eraldatzeko komunikazioari dagokion guztian, ikuspegi feminista intersekzional, lokal eta egoki batetik, eta Guatemalako eta Bizkaiko emakumeen eta askotariko kolektiboen ahotsetik.