ZER EGITEN DUGU

Emakume eta nesken ahalduntzea

A

rlo sozial, politiko, pertsonal, ekonomiko eta komunitarioan emakume eta nesken ahalduntze prozesuak laguntzen ditugu

Gure bazkideek euren antolakuntza zein ekoizpen ahalmen eta ezagutzak sustatzeko baita gaitasun politiko eta sozio-ekonomikoak indartzeko espazioak sustatzen ditugu.

Emakume eta nesken aurkako biolentzia deuseztatzeko prozesuak lagundu eta sustatzen ditugu, beti ere gure bazkideek euren garapen propioa lortzeko hartzen duten bideari jarrai.

Hezkuntza-sisteman emakume eta nesken bidezko sarbide eta partaidetza lortzeko lan egiten dugu, Patoja Hezkuntza Beken proiektuaren bidez. 1997tik, Guatemalako 2.200 emakume eta neskek ikasteko beka bat lortu dute diru-laguntza partikularren bitartez. LAGUNDU (vínculo a una sección donde ponga nuestro contacto)

Emakume eta neskentzako hezkuntzara sarbidea

Elikadura Burujabetza

G

uatemalan lurraldea eta bertako aberastasuna defendatzen duten eta lekuko garapen ekonomiko zein uraren kudeaketa integrala lortzeko lan egiten duten landa inguruko erakunde zein elkarteei laguntza ematen diegu

Bertako haziak landatzeko antzinako ezagutzak berreskuratzen dituzten prozesuak bultzatzen ditugu, elikadura segurtasun eta burujabetza sustatzeko xedearekin.

Emakumeen ahalduntze sozio-ekonomiko eta politikoa bultzatzen duten prozesuei laguntza ematen diegu, nekazaritza arloan emakumeen rola ikusgai egin dezaten eta erabakiak hartzen diren espazioetan euren partaidetza indar dezaten.

GIZARTE ERALDAKETARAKO HEZKUNTZA

Euskal gizartean hausnarketa prozesuak eta kontzientziazio kritikoa sustatzen ditugu, ekintzarako hezkuntzaren eta ekintza eraldatzaileen bitartez.

H

orretarako, pedagogia kritiko, decolonial eta feminista batetik proiektu eta ekintza artistiko eta kulturalak eramaten ditugu aurrera, baita formakuntza proiektuak ere.

Euskal gizartean ikaskuntza berriak sortzeko asmoz, Guatemala-Euskal Herria ekimenak artikulatzen ditugu bertako errealitatea erreferentzia gisa hartuz.

Bidezko gizarte bat lortzeko, sozietate zibileko elkarteekin zein erakunde publikoekin saretu eta elkartzea da gure lanaren beste giltzarria.

.