Hurrengo asteartean, hilak 23, Guatemalaren historia ezagutzeko aukera ezin hobea izango dugu. Jordi Ferrek zuzendutako ” Guatemala: cuando el futuro perdió el miedo” dokumentala proiektatuko dugu Txantxarreka Gaztetxean. Zuzendariak Guatemalara egindako bidai baten ondorioz sortutako lana da. Bertako emakumeek bizi zuten biolentzia eta indarkeria ikusita harrituta geratu zen eta horretan oinarritu zuen bere ikerketa lana. Bertako historia aztertu ondoren konturatzen da, gizartea oligarkia patriarkal, arrazista eta misogino baten menpe bizi dela.

Dokumentalaren harira, formakuntza bat antolatu dugu, “Violencias Machistas: Una realidad transnacional” izenarekin. Larunbatean, hilak 27, izango da Idily Mérida Martínezen eskutik. Biolentzia matxistak aztertu eta horien gaineko hausnarketa egingo dugu, nazioaren gaindiko arazo eta errealitate diren ikuspuntutik. Hori horrela, emakumeen giza eskubideen bortxaketa motak nahiz erailketak hizpide izango ditu, ikuspegi orokorretik abiatuta.

Jardunaldia hau Garapenerako eta Kooperaziorako Euskal Agentziak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen dute, “Guatemalako Emakumeak: justizia eskatzen duten emakume ezberdinen ahotsak” izenburuko programaren baitan. Guatemalako, nahiz munduko beste lurraldeetako, emakumeek justizia aldarrikatzen eta hainbat borroka mantentzen dutenaren inguruan sentiberatasuna lantzeko herritarron artean helburua du proiektu horrek.

Formakuntza irekia izango da, edozeinek izena eman ahal izango du.

Xehetasuna:
“Violencias machistas: Una realidad transnacional”
Dinamizatzailea:  Idily Mérida Martínez abogada y feminista guatemalteca
Lekua: Txantxarreka Gaztetxea (Donostia)
Ordutegia: 10.00 – 15.00h
Izen-ematea derrigorrezkoa: info@lagungt.org